Ongia eta gaizkia
Antzerki lanak ongia eta gaizkiaren arteko muga non dagoen aztertzen du. Horretarako, lantegi bateko bost langilek dituzten hausnarketak plazaratzen ditu.
Egubakoitz batean, lan jarduna amaitzear daudela, lantegiko lau garbitzailek 2.000.000 euro aurkitzen dituzte nagusiaren bulegoan. Dirua hartzea erabaki dute, baina halako batean beste langile bat agertuko da eta dena aldrebestuko du. Zer egingo dute aurkitutako diruarekin?
Komedia
Pertsonaia dramatikoak dituen komedia da gaurko antzezlana. Patxi Perezek zuzentzen du eta Glu-Glu taldeak ekoizten du Maldito Parné lana.