Maibi eta Kimu dendenak, erakusleihorik politenak

Jon Berezibar 2008ko abe. 31a, 11:54
Oñatiko erakusleihorik politena Maibi dendarena dela erabaki du Udalak eta hara bertara joan dira irabazlearen 2.000 euroak. Herritarrek ere euren gogokoena hautatzeko aukera izan dute eta aurten Kimu loradendak jaso du herritarren aipamena eta 1.000 euroko saria. Urtxin loradendak eta Letamendi arropa dendak jaso dituzte Udalaren bigarren eta hirugarren sariak. Aurten, guztira 44 dendarik hartu dute parte eta epaimahaia Barue dendako Saioa eta Izar, Edurne Otxoa-Aizpuru eta Itziar Arkauzek osatu dute. 422 herritarrek eman dute botoa eta horietatik saritua Estibaliz Iglesias saski batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak