Luzaideko dantzak antzeztuko dituzte otsaileko aratusteetan

Maider Arregi 2007ko aza. 30a, 13:28
Herritar guztiei egin gura diete deialdia Oñatz dantza taldeko partaideek. Otsailaren 2an egingo dira Luzaideko dantzak.

Azken urteotan egin ez bada ere, aurten, duela urte batzuk egiten zen moduan, herritarrek parte hartzeko deialdia egin du Oñatz dantza taldeak otsailaren 2an izango den Luzaideko Inauteriak ikuskizunean parte hartzeko. Hainbat era eta tokitako Inauteriak antzeztu izan dira urte luzetan zehar Oñatin, Oñatz dantza taldearen eskutik, tartean guztiontzat ezagunak diren Lantzeko Inauteriak, iauziak, iñude eta artzainak eta  galdarariak. Duela bost bat urte antolatu zuten azkenekoz inauteriak antzezteko ekimena. Baina gero eta herritar gutxiagok parte hartzen zuela ikusita eta ekimena indarra galtzen zihoala ikusita, baztertu egin zuten urte askotan zehar Aratusteetako zapatuan egin izan den saioa.

Entseguak

Otsailaren 2an egingo diren Luzaideko dantzen saiorako entseguak eguaztenetan 20:00etatik 21:00ak arte izango dira, eta zapatuetan berriz, 12:00etatik aurrera Errekaldeko lokaletan. Parte hartu nahi duten herritarrek lau dantza ikasi beharko dituzte, eta Luzaideko Inauterietako errepertorioa osatzen duten gainontzeko dantza guztiak Oñatz dantza taldeko kideek egingo dituzte. Herritarrei  egindako lana erakusteko eguna, esan bezala, otsailaren 2a izango da eta parte-hartzaileek goizean eta arratsaldean dantzatuko dute. Bazkaritarako aukera ere izango da, noski.
Oñatz dantza taldekoek herritar guztiei dei egiten diete ekimen horretan parte hartzeko; izan ere, egun horri indarra eman gura diote berriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak