Lurrazpiko parkingetako plazak alokairuan emango ditu Udalak

Mireia Bikuña 2009ko ira. 11a, 13:40
Uztaileko osoko bilkuran onartu zuten aldaketaren helburu nagusia Kalegoienako eta kiroldegiko lurrazpiko aparkalekuetan plazak alokatzeko aukera ematea da. Kalegoienako edo kiroldegiko lurrazpiko aparkalekuetan plaza alokatzeko interesa dutenek, udal hirigintza departamentuan eska dezakete informazioa edo eman dezakete izena.

Hiru aukera

Marradun plaza alokatzen dutenek hiru aukera izango dituzte. alde batetik, eguneko orduetarako –09:00etatik 21:00etara – alokatu gura dutenek 52 euro ordainduko dituzte hilero. Beste alde batetik, gaueko orduetarako – 21:00etatik 09:00etara – alokairua egiten dutenek 52 euro ordainduko dituzte. Azkenik, egun osorako alokairua hartzen duten pertsonek 90 euro ordainduko dituzte hilero.
Aparkalekua alokatzen duten herritarrek txartel berezi bat jasoko dute, parkingetako sarrera eta irteera errazteko. Txartela irakurgailura hurbildu ezkero hesia altxatu egingo da.

Beste aldaketa batzuk

Lurrazpiko aparkalekuen ordenantzan beste hainbat aldaketa egitea onartu zuen udalbatzak.
Txandakako izaera bermatzearren, 300 minutu baino gehieago egoten diren autoei aparkatzeko tasa igo egingo zaie.
Bestalde, gaueko edo eguneko aparkatze sistema erabiltzen dutenei, eta dagokien orduetatik kanpo autoa parkingean uzten dutenei, ohiko tarifa garestiagoa  aplikatuko diete.

Arau-hausteak

Ordenantza berrian aparkalekuak gaizki erabiltzearren zigorrak jarriko dituztela zehazten dute. Hauek dira arau-hausteak:  dagokion tasa ordaindu barik aparkalekutik irtetea; aparkatzeko eskubidea ematen duen txartela eduki barik aparkatzea, eta garajeen jabeek errotazioko plazetan aparkatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak