Lurrazpiko parkingak 00:00etan itxiko dituzte

Mireia Bikuña 2008ko uztailaren 11

Kalegoiena eta kiroldegiko aparkalekuak itxita egongo dira 07:00ak arte. Dena den, aparkalekuko txartelarekin atera ahal izango da autoa. Era berean, txartela erabili beharko da oinezkoendako bidetik sartzeko, txartelak duen zenbakia markatuz.

Martitzenean hasi ziren lurrazpiko aparkalekuak erabiltzeagatik kobratzen. Lehenengo ordu erdia doan izango da; hortaz, autoa bi orduz parkingean usten dutenek, ordu eta erdi ordainduko dute irteeran; hain zuzen, minutuko 0,0133 euro. Bosgarren ordutik aurrera, minutua garestiagoa izango da, 0,0167 euro, hain justu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak