Ludotekaren proiektua idazteko baldintzak, onartuta

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko api. 3a, 20:00
Ludotekaren proiektua idazteko aurrekontua 14.400 erokoa da, BEZ kanpo. 3 eta 6 urtekoendako ez ezik, 9 eta 11 urteko umeendako ere ekintzak egingo dituzte.

Ludotekaren proiektua idazteko baldintza administratiboak onartu ditu Udalak. Martxoko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak erabakia, aho batez. EB eta PSE-EE alderdietako zinegotziak falta ziren.

Baldintza administratibo horien arabera, 14.400 euroko aurrekontua du ludotekaren proiektua idazteak, BEZ kanpo. Erabaki hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute orain eta behin hori eginda, interesatuek 26 eguneko epea dute euren eskaintzak aurkezteko. Eskaintza horiek aztertu eta Udalak bat aukeratu ostean, enpresa horrek 45 eguneko epea izango du proiektua bera idazteko.
 
Datorren ikasturterako 
Proiektua idatzita dagoenean, Udalak beste deialdi bat egingo du proiektuaren obrak egingo dituen enpresa aukeratzeko, lehiaketa bidez hori ere. Udalaren asmoa da datorren ikasturtearen hasierarako obrak bukatuta egotea eta ludoteka zabaldu ahal izatea.
Ludoteka hori Lizaur kalean egongo da, lehen psikopedagogiko zerbitzua zegoen tokian. 3 eta 6 urte bitarteko umeendako ludoteka zerbitzua eskainiko dute laster orain itxita dagoen lokal horretan. Ludotekako  zerbitzuaz gain, 9 eta 11 urte bitarteko umeendako ekintza puntualak ere antolatuko dituzte. Horretarako, herriko beste azpiegiturak ere erabiliko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak