Ludotekan ate irekiak egingo dituzte irailaren 1etik 8ra

Arritxu Barruso 2009ko abu. 26a, 13:56
Oñatiarrek ludoteka berria daukate pasa den ikasturtea geroztik eta laster bere bigarren ikasturteari ekingo dio. Irailaren 1ean zabalduko ditu ateak; irailaren 1etik 8ra, gainera, ate irekiak egingo dituzte. Arratsaldez izango da hori, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Ludotekako arduradunek azaldu digute aurten zenbait aldaketa egongo direla.

Pasa den urtean ez bezala, aurten irailaren 1ean hasiko dira lanean eta ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Horrez gain, Gabonetako oporretan eta Aste Santuan ere zabalik egongo da.

Ludoteka urtean zehar astelehenetik egubakoitzera egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara. Lau eta hamar urte bitarteko umeendako izango da eta bi hezitzaile egongo dira bertan lanean. Dena dela matrikulazio kopuruaren arabera osatuko dute ordutegia eta baita txandak ere. Azpimarratu dute malguak izango direla, eta ikasleen eta gurasoen beharren arabera antolatuko dituztela txandak.

Lehenengo urtearen gaineko balorazioa ere egin dute. Matrikula kopurua oso altua izan ez arren, pozik daude Lodutekak lehenengo urtean izandako erantzunarekin. Gurasoekin batera egindako kurtso amaierako balorazioa oso positiboa izan zela adierazi dute. Urtetik urtera ume kopurua areagotzen joango dela uste dute, gainera.

Esan bezala, irailaren 1etik 8ra bitartean ate irekiak egingo dituzte eta egun horietan bertan izena emateko aukera egongo da. Dena dela arduradunek azaldu dute ez dagoela zertan egun horietan izena eman, aurrerago izena emateko aukera ere egongo dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak