Ludoteka 4-12 urte arteko neska-mutikoendako egongo da zabalik astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00etara arte: 4-7 urte artekoendako 17:00etatik 18:30era arte, eta 8-12 urte artekoendako 18:30etik 20:00etara arte.
Kuotak
Ludoteka erabiltzearren ordaindu beharreko kuotan ere onartu ditu Udalak. Hain zuzen ere, 200 euro 10 hilabeteengatik, eta 100 euro bost hilabeteengatik. Udalak garbi utzi gura du egun bakarreko kuotarik ez dutela onartuko.