Lanbidez igeltseroa, gorabehera handiz betetako bizitza izan du Lucio Urtubiak, frankismoaren kontra eta anarkismoaren alde eginaz; bere ekintzen artean dago, besteak beste, Citybank banketxe handiari egindako iruzurra. Bizipen hauek guztiak eta gehiago jasotzen ditu Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi oñatiarraren filmak.
Duela hiru urte hasi ziren dokumental hau lantzen, ekoizle italiar bati esker Urtubiaren berri izan zutenean, protagonistaren laguntza ere izan zuten, bai Cascanten Lucioren jaioterrian, bai Parisen, egun bizi den tokian hainbat grabaketa saio eginaz.