'Lucio' dokumentala Goya sarietarako izendatua

Usoa Agirre 2007ko abe. 18a, 10:00
Atzo, astelehena, eman zuten Espainiako Zine Akademiak urtero ematen dituen Goya sarietarako izendatuen zerrenda. Film dokumental onenaren Goya saria jasotzeko izendatuen artean dago 'Lucio' dokumentala, Aitor Arregi oñatiarrarena. Otsailaren 3an banatuko dituzte sariak Madrilen.

Bi urteko lana

Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitza kontatzen da Lucio dokumentalean. Lanbidez igeltseroa, gorabehera handiz betetako bizitza izan du Urtubiak, frankismoaren kontra eta anarkismoaren alde eginaz; bere ekintzen artean dago, besteak beste, Citybank banketxe handiari egindako iruzurra. Bizipen hauek guztiak eta gehiago  jasotzen ditu Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi oñatiarraren filmak.

Duela bi urte hasi ziren dokumental hau lantzen, ekoizle italiar bati esker Urtubiaren berri izan zutenean, protagonistaren laguntza ere izan zuten, bai Cascanten Lucioren jaioterrian, bai Parisen, egun bizi den tokian hainbat grabaketa saio eginaz.

Zinemaldian aurkeztu zuten

Bi urteko lanaren ostean, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia

ren azken edizioan aurkeztu zuten lana, eta bai ikusleengandik eta baita kritikarengandik oso erantzun ona jaso dute. Euskal herriko hainbat zinemetan ere eman dute filma, eta zuzendariek behin baino gehiagotan azaldu dute harrituta daudela filma izaten ari den arrakastarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak