Epea bukatu ondoren erromesaldia antolatzen duen taldeko medikuek erabakiko dute zein gaixok parte hartuko duen peregrinazioan. Guztira, Gipuzkoa osotik, 300 gaixo inguru joango da Lourdesera. Gainera, peregrinazioan parte hartuko duten gaixoen bidaien gastuak arintzeko, diru-bilketa egiten dute herri gehienetan. Horren harira, Oñatiko bilketa apirilaren 26an eta 27an egingo dute. Erromesaldian parte hartzen duten erizain eta boluntarioak eliz atarietan egongo dira dirua batzen; hain zuzen, zapatuko eta domekako elizkizunen amaieran.
Lau eguneko bidaia
Egubakoitzetik astelehenera arte luzatuko da Lourdeseko erromesaldia. Oñatiko autobusak egubakoitzean, maiatzaren 30ean irtengo dira. Gaixoekin batera erizain eta laguntzaileak joango dira erromesaldira.
Lourdesen egingo duten aste bukaeran hainbat elizkizunetan eta prozesioetan parte hartuko dute, besteak beste, Juan Mari Uriarte gotzainak, gipuzkoarrendako, zapatuan eskainiko duen meza nagusian.
Aste bukaerako irteera
Era berean, gotzainak eskainiko duen mezan parte hartuko dute, aste bukaera pasa doazen oñatiarrek. Hain zuen, zapatuan irten eta domekan itzuliko dira.