Maiatzaren 22tik 25era Lourdesera (Frantzia) egingo duten Gipuzkoako erromesaldian parte hartuko duten Oñatiko gaixoen bidaia ordaintzeko diru-bilketa egingo dute bihar eta etzi. Gaixoen arduradun direnak zapatu arratsaldeko elizkizunen bukaeran egongo dira dirua batzen. Domekan aldiz, Bidaurretan, zaharren egoitzan, Agustindarren eta Benediktarren elizetan eta parrokian egongo dira mezak bukatu ondoren. Era berean, Arantzazura igoko dira domeka goizean.