Lorea Igartua oñatiarrak dantzaldia egingo du etzi

Mireia Bikuña 2010ko urr. 8a, 12:26
Nahia Iparragirrerekin batera emanaldia egingo du plazan 19:30ean –eguraldi txarra egiten badu, Santa Ana antzokian egingo dute emanaldia–. Jarraian, Verdini dantza taldeak 'Dantzaria naiz' ikuskizuna egingo du.

Igartua eta Iparragirre oholtza gainera igoko dira Jose Miguel Dorronsoro gitarristarekin eta Arantza Molina biolinistarekin.

Lorea Igartuak eta Nahia Iparragirrek duela hiru urte ezagutu zuten elkar, gorren hizkuntza lantzeko ikastaro baten. Orduan erabaki zuten elkarrekin lan egitea: Loreak gorren hizkuntza lantzen irakatsi zion Nahiari, eta hark dantza egiten Loreari. "Lorea beti izan da dantzazalea, eta Nahiaren laguntzarekin gurpil-aulkian dantza egiten ikasi du. Harentzat oso inportantea da ikustea garun-paralisia izan arren gustuko dituen gauzak egin ditzakeela", esan digu Arantza Urtzelaik, Lorearen amak.

Verdini taldea

Lorea Igartuaren eta Nahia Iparragirreren egingo duten hamar minutuko saioaren ondoren, Verdini dantza taldeak ikuskizuna egingo du. Hain justu ere, Dantzaria naiz emanaldia egingo dute. Hau da, euren azken lana erakutsiko dute lehenengoz Debagoienean. Dantzaria naiz lana Donostiako Victoria Eugenian estreinatu zuten hilaren 2an. Dantzaldiko protagonistak down sindromea duten gazteak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak