Lokala okupatu dute gazteek Kasablankan

Mireia Bikuña 2008ko uztailaren 24a

"Hainbeste ezezko entzun ondoren, okupazioaren bidea izan da gelditu zaigun aukera bakarra", diote gazte batzarreko kideek. Uztailaren 16an okupatu zuten Otadui Zuhaiztiko 1. zenbakia. Ordutik "buru-belarri" dabiltza lokal berria txukuntzen. "Gaztetxea batzarretan eta autogestioan oinarritutako gune bihurtu gura dugu. Asteon hasi gara hainbat kultura ekintza antolatzen, toki paregabea da-eta", azpimarratu dute okupazioaren berri emateko komunikatuan. Okupazioaren inguruan Lurdes Idoiaga alkateak bere iritzia eman digu: "Gu okupazioaren kontra gaude. Herrian tokia dago guztiondako; hortaz, gaztetxeak elkarlanean garatutako proiektua izan behar du, ez okupazioren bidea erabilita lortutako gunea".

Hainbat ekintza

Kasablankako lokalean hainbat ekintza egin dituzte asteon. Gaur eta bihar afaria egingo dute, 20:30ean, hiru euroren truke. Bestalde, gaur 18:00etan bilera informatiboa egingo dute kultura etxean. Ekintzekin bukatzeko, bihar 22:00etan kontzertua emango du Anari taldeak.

Argazkiak

Okupatutako gaztetxeaOkupatutako gaztetxeaOkupatutako gaztetxea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak