Lizarralde kirolak taldeko Iker Eskibel Euskadiko txapeldun

Xabier Urtzelai 2009ko uzt. 27a, 14:36

Asteburuan Castañedan (Kantabria) egin duten Open Astur-Cantabro proban hirugarren sailkatu da Iker Eskibel, eta bertan lortutako puntuekin Euskadiko mendiko bizikletako txapelketa eskuratu du Lizarralde kirolak taldeko ziklistak.

Euskadiko mendiko bizikletako zirkuituko azken proba egin dute asteburuan, Kantabrian. Berez, lasterketa Open Astur-Kantabro txapelketarako zen, baina jokoan zeuden puntuak Euskadiko Txapelketarako ere baliagarriak ziren. Hala, kadete mailako lasterketan hirugarren sailkatuz, Iker Eskibelek txapeldun izateko beharrezkoak zituen puntuak batu zituen.

Bederatzi proba

Euskadiko mendiko bizikleta zirkuituak hamar lasterketa izan ditu aurten. Erandion egin zuten lehenengo lasterketa, apirila hasieran, eta txapelketak iraun duen hiru hilabete pasatxoan Lizarralde kirolak taldeko mutila izan da erregularrena, izan ere, ia proba guztietan lortu du podiumera igotzea, eta horrek eman dizkio txapeldun izateko beharrezkoak zituen puntuak. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak