Lizargarateko trikitizaleen bazkarirako txartelak salgai

Mireia Bikuña 2009ko ira. 15a, 13:40
Zapatuan, Larrain Gain elkartean egingo dute bazkarirako txartelak Umerez eta Urbia tabernatan eros daitezke 20 euroren truke. Bihar da txartelak erosteko azken eguna.

Lizargarateko trikitizale elkartekoek festa egingo dute zapatuan. Egitarau borobila osatu dute. 12:00etan Arrano tabernan elkartuko dira eta triki-poteoa egingo dute. 13:30ean Larrain Gain elkartean bazkalduko dute, eta ondoren Laja eta Narbaizak erromeria egingo dute elkartean bertan. 19:00etan triki-poteoan ibiliko dira eta 20:30ean San Anton plazatxoan erromeria egingo dute Izerrek, Alabierrek eta Lurtxundixok. Afaldu ondoren jarraituko dute erromeriarekin.

Trikitiari bultzada

Lizargarateko Trikitizale elkartea 2008an sortu zen trikitiari bultzada emateko asmoz. Zortzi lagunek dihardute taldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak