Liburutegiko tekniko laguntzaile plaza betetzeko deialdia egin dute

Mireia Bikuña 2008ko azaroaren 26a

Lanpostua eskuratzen duenak, liburutegian administrazio lanetan lagundu eta liburutegiko zerbitzua artatu beharko du. Deialdia, Gipuzkoako Aldizkarian kaleratu zen hilaren 18an. Dena den, eskaerak egiteko epea zabaldu aurretik, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean kaleratu behar dute.

Baldintzak eta betebeharrak

Liburutegiko tekniko laguntzaile lanposturako hautagaiek hainbat baldintza bete behar dituzte: besteak beste, goi mailako batxilergoko titulua, bigarren mailako lanbide-heziketa titulua edo legediak parekotzat hartzen duen beste edozein tituluren bat edukitzea; eta, hirugarren hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea.
Lanpostua eskuratzen duenak, liburutegian lan administratiboetan lagundu eta liburutegiko zerbitzua artatu beharko du. Besteak beste, erabiltzaileei arreta eskaini; Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren aplikazioa erabiliz dokumentuak katalogatu eta sailkatu; liburutegien arteko mailegu eskaerak artatu; aldikako argitalpenak kudeatu; egunkari eta aldizkariak artxibatu eta liburutegiak antolatutako erakusketetan bisita gidatuak egin.

Lau froga egingo dituzte

Hautaketa prozesua oposaketa-lehiaketa bidez egingo dute, eta guztira lau froga egingo dituzte. Lehenengo eta hirugarren azterketak teorikoak izango dira. Bigarrena euskararen gainekoa izango da. Azkenik, laugarrenak bi zati izango ditu: proba praktikoa eta informatikari buruzkoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak