Hamar lan jarri ditu ikusgai, eta teknika mistoa erabili du. "Antzinako argazkiak hartu ditut, eta, haurtzaroan margotzeko erabiltzen genituen formak erabiliz, irudi erakargarriak egiten ahalegindu naiz. Horretarako, txikitan erabilitako formak, koloreak eta materialak erabili ditut", esan digu. Koadroak egiteko papera eta margoak erabili ditu.