Lesakarren aurkako norgehiagoka irabazita Aloñak maila mantentzeko adina puntu batu ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 21a, 21:49
Etxekoak hasieratik aurreratu dira markagailuan; atsedenean 2-0 ziren. Bigarren zatia gogorragoa izan da, baina gol aukerak baliatu dituzte.

Lau gol egin dizkio Aloñak Lesakako taldeari; Roberto Idigorasek (7. min.), Mikel Palaciosek (37. min.), Aritz Garmendiak (81. min.), eta Jon Igartuak (87. min.) egin dituzte. Taulako azken taldea izanik mendean hartzeko moduko arerioa zela argi zegoen, baina pronostikoak hori besterik ez dira, pronostikoak eta garaipenak zelaian lortu behar dira. Lehenbailehen ekin diote lanari oñatiarrek, eta laster aurreratu dira markagailuan Idigorasen gol goiztiarrarekin. Lasaitasun apur bat gehiago eman die Palaciosen tantoak. Atsedenaren ostean, helburua hirugarrena lehenbailehen egitea zen arriskua guztiz aldentzeko.

Bigarren zatian, zailtasunak

"Nahiz eta bi gol eginda eduki, garrantzitsua zen hirugarrena egitea", esan du partidu amaieran Pablo Diaz entrenatzaileak. "Lesakako taldearendako azken aukera zen mailari eusteko borrokan berriz sartzeko, eta 2-1eko eginez gero atzera ere partiduan sartzen ziren. Hori arriskutsuegia zen guretako".
     "Bigarren zatian oso gaizki jokatu dugu", adierazi du Roberto Idigoras jokalariak. "Ez dugu jakin eurak egindako aldaketa batzuei buelta ematen, eta apur bat sufritu dugu. Ez gol aukerak sortu dituztelako, baina bai gure gainean egon direlako". Zailtasunak zailtasun beste bi gol egin dituzte atsedenaren ostean etxekoek. Emaitza polita, azkenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak