Lekukoak behar dituzte hildako bat eragin zuen istripua argitzeko, Oñatin

Usoa Agirre 2008ko irailaren 22a

Atzo, domeka, 10:50ak aldera gertatu zen istripua Arantzazuko santutegitik gertu. 67 urteko gizonezko bat harrapatu zuen auto batek eta bertan hil zen. Gizonezkoa, A.G.S., Bartzelonan bizi zen eta oporretan zegoen Arantzazun. Ertzaintzak trafiko ezbehar honen arrazoiak ikertzen dihardu eta istripu honen inguruko daturen bat eskaini dezakeen edonoren laguntza eskatu du. Horretarako, Ertzaintzaren Gipuzkoako Zirkulazio-argiketen Unitatearekin harremanetan jar daitezke 943 53 91 25 telefonoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak