Lehenbailehen konponduko dituzte gas-arazoak

Txomin Madina Milikua 2009ko uztailaren 17a

Atzo arratsaldean, Lopez de Lazarraga kalean egiten ari diren irisgarritasuna hobetzeko lanetan, gas hodi bat zulatu zuten langileek. Hori dela eta gas barik geratu ziren hainbat gune.

Protokoloa jarraituz, eten egin zuten gasa, eta hodia bera atzo bertan konpondu zuten arren, eraikinez eraikin aktibatu behar dute gasa berriz.

Horretan ari dira Naturgas enpresako sei langile, eta Udalak espero du, lehenbailehen egoera guztiz normaltzea.  Norbaitek arazoren bat balu, Naturgarsera bertara deitzeko gomendioa luzatu dute.

Naturgasen larrialdietarako telefonoa: 900400523

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak