Epaimahaiko kideak (Luis Laskurain, Mirari Sagartzazu eta Mila Azkue) oso gustura zeuden margoen mailarekin: "Ezustekoa izan da guretzako. Lan bikainak zeuden. Guztiak olio-pinturak ziren, akuarelaz egindako bat izan ezik".
Pinturak eta eskulturak
Ageriko pintura lehiaketara aurkeztutako 15 margoekin eta Luis Laskurain irakaslearen ikastaroetan egidako lanekin erakusketa egin dute. Urriaren 12ra arte ikusgai egongo da kultura etxeko gelan, astelehenetik domekara, 18:00etatik 20:00etara.
Gainera, margoen artean Gotzon Huegun eskultorearen lanak jarri dituzte. Hernaniarrak hainbat sari lortu ditu; azkena, Morgesko (Suitza) sinposioan lortutako saria; hain zuzen, egurrarekin egindako lan onenaren lehen saria.