Lehen erakusleiho lehiaketa, Udala eta Txandaren eskutik

Mireia Bikuña 2008ko aza. 11a, 10:52
Herriko merkataritzaren garapenean, euren imajina eta erakargarritasuna hobetzeko helburuarekin, lehenengo erakusleiho lehiaketa antolatu du Udalak, Txanda Dendarien elkartearen laguntzarekin. Herriko hiru erakusleiho sarituko ditu Udalak, eta laugarren saria herritarrek aukeratuko dute botoen bidez. Guztira, 5.500 euro banatuko dituzte saritan.

Erakusleiho lehiaketan parte hatu gura dutenek, abenduaren 5a baino lehen eman behar dute izena, Udaleko harrera bulegoan, Turismo Bulegoan edo Bidebarrieta kaleko 12. zenbakian dagoen Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza batzordeko bulegoan.

Herritarren saria

Parte-hartzaileek dendan saltzen dituzte ohiko produktuak jarriko beharko dituzte erakusleihoetan, eta abenduaren 15erako apaindu beharko dute. Hain zuzen ere, abenduaren 31ra arte egongo dira eskaparateak ikusgai. Tarte horretan erabakiko ditu epaimahaiak sariak. Horren harira, diseinua, irudimena, orijinaltasuna, argiztapena, gaia eta berrikuntza dira epaimahaiak baloratuko dituen alderdiak. Hain justu ere, Udala eta Txanda elkarteko ordezkariek eta dekorazio arloko profesionalek osatuko dute epaimahaia.
Hiru eskaparate onenak s arituko dituzte: lehen sailkatuak 2.000 euro jasoko ditu; bigarrenak, 1.500 euro eta hirugarrenak 1.000 euro.
Bestalde, herritarrek aukeratuko dute laugarren sariko 1.000 euroak nork eskuratzen dituen. Horretarako Kontzejupetik aldizkarian dauden boto-txartelak bete behar dituzte abenduaren 26a baino lehen. Besteak beste, dendaren izena eta norbere datuak idatzi beharko dituzte txarteletan eta Udalako harrera bulegoan, Turismo Bulegoan, edo Bidebarrieta kaleko Garapen Ekonomiko, Enplegua eta Merkataritza bulegoan entregatu behar dira.
Eskaparate lehiaketa sari banaketa ekitaldia abenduaren 30ean egingo dute osoko bilkuren aretoan, 20:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak