08:50 inguruan gertatu da istripua GI-2630 errepidean, Legazpitik Oñatirako noranzkoan, hain zuzen ere. Auto bat irauli da eta ondorioz, emakume bat zauritu da. Arrasateko ospitalera eraman dute emakumea. Une honetan errepideko noranzko bat itxita dago eta txandakako pasoa ematen ari dira. Kontu handiz gidatu beraz inguru horretan.