Lazarragako bidegorriko lanak egiteko deialdia

Mireia Bikuña 2010ko urt. 30a, 14:48
Enpresek otsailaren 15era arte aurkez ditzakete euren proposamenak udal bulegoetan; gehienezko aurrekontua ia 289.000 euro dira. Lazarraga kaleko ipar aldeko espaloiko lanak hiru hilabetetan egin beharko dituzte, eta Udalak onartuko duen gehienezko aurrekontua 288.061 euro da.

Olakua auzoko zatia

Olakua auzoko bidegorriko lehen zatia orain dela aste batzuk bukatu zuten. Hain zuzen ere, Bidaurretako biribilgunetik ahateen urmaelaren parean dagoen autobus geltokirainoko bidegorria egin zuen Construcciones Ugarte enpresak. Legazpi alderako noranzkoan eskuineko bidegorria egin dute. Aurrerago egingo dute ezkerraldekoa.
Olakua auzoko bi bidegorriak Urrutxuko kirol gunetik hasita Ugarkalden bukatuko den ardatz nagusiko tramuetako bi izango dira.

Bi adar nagusi eta sei bide-adar

Ander Irazustak egindako proiektuak3,8 kilometroko bi adar nagusi (Kurtzekua-Berezao eta Urrutxu-Ugarkalde) eta sei bide-adar egitea aurreikusten du. Lehen adar nagusiak Kale Zaharra eta Bidebarrieta zeharkatuko du, eta Elorregitik Oñatira Foru Aldundiak egingo duen bidegorriarekin bat egingo du. Bigarren adar nagusiak Urrutxun eraikiko den kirol-gunetik abiatuta, Unibertsitate Etorbidea, Portu Kale, Santa Marina, Euskadi Etorbidea eta Lazarraga kaleak zeharkatuko ditu.
Bestalde, bi adar nagusiekin bat egingo duten sei bidegorri motzagoak aurreikusi ditu Irazustak; hain zuzen ere, Kalegoiena-Aita Lizarralde; Atzeko kale-Kalebarria-Lazarraga; Zubibarri-Irizar-Gerriko kantoi; Patrue kale-Arantzazuko Ama; Lizaur-Zubikoa; eta Errekalde. Guztira, hiru kilometro osatuko dute sei bide-adarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak