Lazarraga kaleko ezkerreko espaloian bidegorria egokitu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko abu. 10a, 13:13
Dagoeneko zabalik dago Oñatin, Lazarraga kaleko ezkerreko espaloia. Egaralur enpresak egin ditu lanok; bizikletendako bidea egokitzeaz gain, berdegunea ere berrantolatu egin dute. Bidegorria noranzko bakarrekoa da.

Atsedenerako gune zabalak egokitu dituzte. Orain arte zeuden ezki gehienak mantendu egin dituzte, eta inguruan lau parterre egokitu dituzte. Horietan, eserlekuak jarri dituzte: bizkarralde bako eserlekuak berdegunearen aurrealdean, eta bizkarraldedun eserlekuak parterre barruan. Hain zuen, hori da erabiltzaileen kexuetako bat: bizkarralde bako eserlekuak daudela.

Bizikletekin egon daitezkeen arazoez kezka

Berdegunearen eta bidegorriaren artean bi metro pasako espaloia geratu da oinezkoendako. Eta, noranzko bakarreko bidegorria; San Lorentzotik herri gunera jaistekoa, alegia. Bizikletekin gerta daitezkeen istripuak ere nabarmendu dituzte erabiltzaileek.

Iturria jarri dute

Bizikletendako bidea egokitzeko lanak aprobetxatuz Lazarragako argiteria berritu egin dute. Hain zuzen ere, eraginkortasun energetiko handiagoko farolak jarri dituzte. Gainera, iturria ipini dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak