Aldaketa horien ondorioz, 252 etxebizitza berri egin ahalko dira Lazarragako eremuan, Garaiko etxeak dauden lur eremuetan. Oñatiko udalak proposatu duen antolamenduak, ia 80.000 metro koadro hartzen ditu: horietatik 25.500 222 etxebizitza eraikitzeko eta 5.400 30 familia bakarreko edo biko etxebizitzetarako. Bloketan eraikiko diren etxebizitzetatik 164 babes publikoko erregimaren barruan egingo dira, eta 30 intentsitate txikiko eraikuntzan. Gaur egun, gune horretan dagoen eraikinak hotel erabilera izango du espedientearen arabera.
Aldaketa horiek onartzeak baina, ez du esan nahi etxeak berehalakoan egingo dituztenik. Lur jabeen esku geratuko da erabaki hori.