Laurehun atleta izango dira zapatuan Oñatiko duatloian

Xabier Urtzelai 2009ko mar. 12a, 18:05
Zapatuan egingo dute Oñatiko 18. duatloia (16:00). Eta, inoizko proba jendetsuena izango da, atletek ondo erantzun dutelako antolatzaileek egindako deialdiaren aurrean. Iaz 340 atleta izan ziren Oñatiko irteera puntuan, eta, proba arrakastatsua izan zela ikusita, antolatzaileek aurten 400 lagunendako lekua egin dute. Bada, aurreikuspenak bete egin dira, eta 400 lagun inguru izango dira bihar duatloian.

Probari dagokionez, korrika egiteko zapatilekin hasiko dute atletek proba, eta Oñatiko erdialdean aurreikusitako zortzi kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre. Ondoren bizikletak hartuko dituzte, 40 kilometroko ibilbidea egiteko: Oñati, Elorregi (San Prudentzio), Antzuola, Deskarga, Legazpi, Udana, Oñati. Eta, Oñatira iritsita, azken zatia gainditu beharko dute: beste lau kilometro korrika.
Iaz Laurent Galinier eta Ainhoa Murua izan ziren onenak, eta, frantziarra aurten ere etorriko bada ere, Muruak beste helburu batzuk ditu. Galinier ez da, baina, bakarrik etorriko, Frantziako 20 laguneko taldea etorriko da-eta. Proban izango dira, baita ere, Mikel Elgezabal eta Patxi Vila ziklista ohiak eta Hector Llanos nazioarteko atleta. Eta baita ibarreko atleta mordoa ere.

Lasterketan egongo diren debagoiendarrak:

OÑATI TRIATLOI TALDEA
Miguel Angel Igartua Urtzelai   
Julen Kortabarria Zubia
Iker Sologaistoa Beitia
Ivan Perez Hernandez
Unai Pedregal Martin 
Gaizka Aranburu Eraña 
Iñigo Regueiro Alonso
Gorka Anduaga Cantero
Mikel Errarte Mugika
Joseba Santor Martinez     
Erik Fuente Lopez

ANTXINTXIKA TRIATLOI TALDEA
Iratxe Landa Sedano 
Sonia Muñoz Mateos 
Iban Da Silva Dieguez     
Ricardo De Goñi Ripa     
Igor Lazkano Arana    
Aitor Rementeria Gantxegi    
Juan Sanchez Cruz
Francisco Miguel Torres
Nestor Arenaza Pagaldai     
Aitor Larrea Soraluz     
Ander     Garitazo Zuazolazigorraga     
Mikel Mugika Bikuña     
Aitor Sotil Maiztegi     
Roberto Vazquez Moruno     
Mikel Oliveri Vesga 
Ander Aguirre Etxarte 
Mikel Vazquez Moruno    
Iñigo Olañeta Elexpuru     
Jose Xabier Ugarte Cano     
Javier Arconada Martinez     
Jon Aperribai Uribetxebarria     
Aritz Kortabarria Rajado     
Asier Oiartzabal Garmendia
Mikel Ayani Egia

Iturria: www.txantxiku.net/duatloia
Astelehenean, probaren gaineko informazio guztia Goienako medioetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak