Lau edukiontzi bidaliko dituzte aurten Argentinara

Mireia Bikuña 2009ko ots. 27a, 12:46
Argentinako Elkartasun taldeak urterako plangintza aldatu behar izan du. Orain arte, urtero hiru edukiontzi bidali dituzte Argentinara. Baina, aurten lau bidaliko dituzte. Arrazoia da Bidebarrietako lokalean material asko dutela. "Orain arte urtarrilean, maiatzean eta irailean bidaltzen genituen edukiontziak. Aurten baina, bat gehiago bidaltzea erabaki dugu. Urtarrilaren 12an bidali genuena banatzen hasi dira dagoeneko. Hurrengoa apirilean bidaltzeko asmoa dugu, eta hurrengoak uztailean eta urrian", esan digu taldeko kide Jose Antonio Urteagak.

Lokala gainezka duten arren, herritarren poltsak jasotzen dihardute, eguaztenero eta eguenero 18:30etik 20:30era. Era berean, material utz daiteke Bidebarrieta kalean dagoen edukiontzi zurian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak