Latzen talde oñatiarrak bihar aurkeztuko du DVDa Aker tabernan

Maider Arregi 2008ko maiatzaren 24a

Aurkezpen ofiziala martitzenean, maiatzaren 27an, egingo du Latzenek 11:00etan Bilboko Elkar Megadendan. Bihar, maiatzak 26, Oñatiko Aker tabernan 19:00etan aurkeztuko dute CD/DVDa lagun artean.


HellMuga CD/DVDa otsailean Eskoriatzan emandako kontzertuan grabatu zuten sei kamerekin. Bi zati ditu, alde batetik erreportaje bat jasotzen du eta bestetik kontzertuetako irudiak. Uda partean kontzertuak emango ditu Latzenek CD/DVDa aurkezteko jendaurrean.

Errekaldeko kontzertua

Maiatzaren 30ean, egubakoitzean, hasiko dira Oñatiko Errekaldeko jaiak. Egubakoitzean kontzertuak izango dira doan eta Latzen zuzenean ikusteko aukera ederra izango da. Oñatiarrekin batera, Anestesia, Discipulos de Dionisos eta Los Cretinos taldeak arituko dira. Kontzertuak 21:00etan hasiko dira Errekalde auzoko plazatxoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak