Azken aldian, 90eko hamarkadako hainbat talde bueltan datozela iragarri dute. Oñatiko Latzenek ere hala egingo duela jakin dugu.
Zenbait kontzertu emateaz gain, emanaldi horietako batzuetaz baliatuta, DVDa kaleratzeko asmoa daukate oñatiarrek.
Urriaren 2an prentsaurrekoa egingo dute Donostiako FNACen, eta komunikabideei azalpen guztiak emango dizkiete.
Informazio gehiago danbaka.com webgunean