Andoni Goitia, Egoitz Aizpuru, Urko Egaña, Josu Igartua, Ander lizarralde eta Joseba Lasagabaster izan ziren zapatuko kanporaketan parte hartu zuten sei bertsolariak, eta Mirari Sagarzazu ibili zen gai jartzaile lanetan.
Hainbat ariketa puntuagarri egin zituzten denera. Lehena, zortziko nagusikoa izan zen, eta bertan, Ander Lizarraldek eta Andoni Gotiak kantatutako lana izan zen aipagarriena, Adan eta Evarena eginez.
Ondoren, zortziko txikiko moldean kantatu behar izan zuten eta lau oinak emanda eta bi punturi erantzun beharra ere izan zuten. Kartzelako lanarekin eta agurrarekin amaitu zen zapatuko kanporaketa, eta azkenean, Joseba Lasagabaster eta Ander Lizarralde izan ziren epaimahaiaren gustokoenak.
Bigarren kanporaketa, hurrengo astean
Datorren zapatuan izango da hurrengo kanporaketa, Pako tabernan arratsaldeko seietatik aurrera. Joseba Igartua, Xabier Paskual, Iñaki Olalde, Gorka Larrea, Julen Romaratezabala eta Mikel Kortabarria ibiliko dira nor baino nor.