Larrialdietan piboteak jaisteko proiektua jarriko dute martxan

Mireia Bikuña 2009ko mar. 13a, 16:29
Giltzagune proiektuaren helburua da piboteek mugatutako herriko kaleetara anbulantziak, su-hiltzaileak eta bestelako zerbitzuen sarrera erraztea. Egitasmoa abian jartzeko hitzarmena sinatuko dute Udalak, Foru Aldundiak eta Osakidetzak. Otsaileko osoko bilkuran onartu zuen Udalak bere eginkizunak zeintzuk izango diren.

Alde batetik, pibote edo oztopo-zutoinak jaisteko giltzak gordetzeko ontziak jarriko ditu etxeetako orma edo paretetan. Horren harira, udal arduradunek, udaltzainek eta su-hiltzaileek zehaztuko dituzte ontziak jartzeko lekuak, eta bizilagunen baimena beharko dute giltza-guneak orman sartzeko. Beste alde batetik, larrialdi zerbitzu guztiei jakinaraziko dizkiete giltza-guneen koordenadak, eta kaleetan seinaleak jarriko dituzte.

Aldundia eta Osakidetza

Oñati izango da giltza-guneak jarriko dituen lehen herria. Udalaren, Foru Aldundiaren eta Osakidetzaren artean koordinatuko dute egitasmoa, zirkulazio mugatua dagoen erdiko kaleetan larrialdi zerbitzuek erantzun azkarra eman dezaten. Horretarako, Aldundiak eta Osakidetzak eginkizun zehatzak izango dituzte; besteak beste, Aldundiak giltzak gordetzeko ontziak konponduko ditu; eta Osakidetzak zerbitzu guztiak koordinatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak