Oñatiko eta gureko beste herri batzuetako hainbat kaletan dauden piboteak dira atzo Osakidetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oñatiko Udalak sinatu zuten hitzarmenaren abiapuntua.
Larrialdi zerbitzuak piboteez itxitako kale horietako bateko etxeren batera joan behar diren kasuetan arazorik ez sortzeko zerbait pentsatu behar zutela pentsatu zuen Oñatiko udalak. Izan ere, ordura arte, suhiltzaileak eta larrialdietako zerbitzuetako batzuk ziren pibote horiek irekitzen dituzten giltzen jabe, baina txanda aldaketen ondorioz edota anbulantzia bat kanpotik etorri behar zenean, arazoak sortzen ziren. Udalak kezka hori plazaratu eta hara non, Zubillagako suhiltzaileek bazuten kasu horietarako zerbait pentsatuta.
Giltzagune hitzak berak adierazten duen moduan, giltzak gordetzen diren gune bat ipiniko dute herrian, piboteak dauden tokietan. Paretetan ipiniko dira aparatuak, eta bakoitzean, dagokion pibotea zabaltzeko giltza egongo da.
Oñatin, Kale zaharra, kale barria eta plaza inguruan ipiniko dituzte giltzaguneak, guztira, 8 10 bat. Oñatin ipiniko da martxan lehenengo, baina, EUDELen bitartez, gipuzkoako gainontzeko herrietara zabalduko da giltazgune proiektuarekin bat egiteko aukera. Gero, herri bakoitzak, dituen beharren arabera erabakiko du zer egin behar duen.
Osakidetza osasun larrialdi zerbitzu azpiegitura osoa informatu eta horiek hornitzeaz arduratuko da. Foru Aldundiarena izango da suhiltzaileen ardura, eta Oñatiko udala, aparatuak edo giltzaguneak eraikinetan kokatzeaz arduratuko da.
Asmoa da, ekainean giltzaguneak piboteak dauden tokietan kokatzea.