Larrañako frontoia, herritarren eskura

Mireia Bikuña 2009ko otsailaren 13a

Astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 21:00etara erabili gura dutenek 943 78 21 50 telefonora deitu behar dute. Ondoren, eskolan emandako inprimakian zehaztu beharko dute ze egunetan erabili gura duten, edo urte osorako erreserba egin gura duten. Pilotalekua erabiltzen duten ordu bakoitzeko 8,50 euro ordaindu beharko dute. Larraña institutuko ikasle, irakasle edo gurasoek 7,50 euro ordainduko dute. Bestalde, argia erabiltzearren lau euro kobratuko dituzte. Aste bukaeratan itxita dago oraingoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak