Larrañako frontoia, erabilgarri urtarrilean

Mireia Bikuña 2008ko urriaren 28a

Eskola orduetatik kanpo edozein herritarrek erabili ahalko du Larrañako pilotalekua, astegunetan eta aste bukaeratan. Baina, aldez aurretik txanda hartu beharko dute 943 78 21 50 edo 943 78 12 68 telefonoetara deituz edo www.onati.net/zerbitzuak webgunean. Institutuko frontoiaren inaugurazioa azaroan egingo dute, eta zuzendaritzak pilotari ezagunen bat ekartzeko asmoa du.

San Lorentzoko Larraña institutuko pilotalekuko berritze lanak bukatuta, herritarrek erabili ahalko dute urtarriletik aurrera. "Lanak bukatu ditugu, baina herritarrei zabaldu aurretik erabiltzeagatik ordaindu beharreko mantenu kuotak finkatu behar ditugu: besteak beste, argia eta aldagelak eta ur beroa erabiltzeko kuotak. Oraindik ez ditugu zehaztu baina Zubikoa kiroldegian ordaintzen direnen antzekoak izango dira", esan digu Larraña Institutuko zuzendari Kepa Altubek. Dena den, zehaztu dute argia gura dutenek ordu baterako edo birako balio duten fitxak erosi beharko dituztela.

Aldagela berriak

Berrikuntza lan inportanteenak teilatuan egin dituzte: burdinezko egitura mantenduz sabai berria jarri dute. Bestalde, pilotalekuko ormak eta zorua berritu dituzte. Aldagela zaharrean biltegia jarri dute, eta harmailaren azpian bi aldagela eta komun berriak jarri dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak