Bi entitateek positibotzat jo dute sinatutako hitzarmena. "Lanbide Heziketa zikloak aukeratzen dutenek lan mundurako sarrera bermez egin ahal izango dute. Esperientzia lortu eta euren heziketa akademikoa osatu ahal izango dute", esan du Kepa Altubek.
Ikasturte bakoitzaren hasieran lanerako aukerak dituzten ikasleen zerrenda emango diote Alecop-i, azken honek ikasle bakoitzaren lehentasunak zehaztu ditzan. Iñaki Kerejetak esan die ikasleei Alecop ikasleen kooperatiba bat dela: "Gure estatutuek ongi esaten dute, ikasleok zuen ikasketak autofinantzatzeko aukera duzuela gurekin. Gainera, lan esperientzia izateko aukera emango dizuegu, eta hori guztiori, ingurune kooperatibo baten barruan".
Informazio zehatzagoa emateko eta zalantzak argitzeko Alecop-eko kideak ikasleekin bilduko dira taldeka.