Langile bat hil da lan istripuan, Garay enpresan

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko urriaren 18a

Oñatiko langile bat hil da Hijos de Juan de Garay enpresan lan istripu baten. Goizeko 11:30 aldera gertatu zen ezbeharra. Antza denez, makina batek langilea harrapatu du, larriki zaurituz. Lankideek eta suhiltzaileek hartu dute parte erreskate lanetan eta zauritua helikopteroz eraman dute Bilboko Gurutzetako Ospitalera. Hala ere, osasun zerbitzuek ezin izan dute langilearen heriotza saihestu. Hildakoa, Mikel Zelaia Yarza zen.

.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak