Langabetuendako ikastaroak egingo dituzte Larraña Institutuan

Mireia Bikuña 2009ko ots. 12a, 13:43
Ikastaroak %100 diruz lagundutakoak dira. Lan munduan txertatzeko aukerak izan ditzaten, langabetuei formazio egokia ematea da ikastaroen helburua. Langabetuendako ikastaroak martxoan hasiko dituzte. Eskolak astelehenetik egubakoitzera emango dituzte, goizez. Izenemate epea zabalik dute 943 79 79 00 zenbakian. Parte-hartzaileak nahitaez, Lanbiden alta emanda egon beharko dute.

Lau ikastaro

Soldadura (300 ordu), Office Teknikaria (210 ordu), Energia berriztagarriak (95 ordu) eta Eraikuntzen margotzea (210 ordu) delako ikastaroak emango dituzte.
Soldadura ikastaroan, besteak beste, planoen interpretazioa, soldadura prozesuak, soldadura elektrikoa eta Mig-Mag delako soldadura landuko dituzte. Energia berriztagarriak ikastaroan bestalde, instalazio elektriko autonomoen, potentzia gutxiko eguzki energia fotovoltaikoen eta haize-erroten ingurukoak landuko dituzte.
Office Teknikaria delako ikastaroa egiten dutenek, Windows, Word, Excel, Acces, Power Point, Outlook eta Internet erabiltzen ikasiko dute.
Azkenik, Eraikuntzen margotzea izeneko ikastaroan, besteak beste, margotzeko erabiltzen diren tresnen eta makineriaren gaineko azalpenak emango dituzte.
Ikastaroen gaineko informazioa gura dutenek www.sarbideak.net edo www.oinati.net webguneetan begira dezakete, edo bestela 943 71 61 97 telefonora dei dezakete.

2004. urtetik

Zuazola-Larraña Institutuan 2004. urtean hasi ziren langileendako ikastaroak antolatzen. Ikasturte honetan 3.000 ordu baino gehiago emango dituzte langileendako eta langabetuendako ikastaroak ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak