Langabetuak kontratatzeko lan-poltsa egingo du Udalak

Mireia Bikuña 2009ko mai. 14a, 13:39
Lan-poltsan parte hartu gura dutenek astelehenea baino lehen eman behar dute izena udal bulegoetan 09:00etatik 14:00etara arte. Era berean, www.oinati.net wegunean eskura daitezke eskaera-orriak.

Krisi ekonomikoaren ondoren herriko langabezia tasa bikoiztu egin da. Horri irtenbidea emateko langabetuak kontratatzeko lan-poltsa osatzea erabaki dute udal arduradunek.

Betebeharreko baldintzak lau dira: Oñatin erroldatua egotea 2006ko urtarrilaren 1az geroztik; 18 urte beteta izatea; langabea izatea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean; eta egoera ekonomiko larrian egotea.

Kontuan hartuko dutena

Zerrendak osatzerako orduan kontutan hartuko dituzte, besteak beste, langabezian emandako denbora; diru-sarrerak; esperientzia; lan merkatuan sartzeko zailtasunak eta euskara maila. Lan-kontratuak gehienez sei hilabetekoak izango dira, eta zerrendako ordena errespetatuz, txandakako sistema bidez egingo dituzte, ahalik eta jende gehiagorengana iristeko.
Lan-poltsan dauden pertsonekin herriko mantenuan unean uneko lanak egngo dituzte. Horren harira, Ibarrako aldagelak konponduko dituzte lan-poltsa osatu ondoren kontratatuko dituzten lehen langileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak