Langabeak kontratatzeko deialdiak egin ditu Udalak

Mireia Bikuña 2010eko ekainaren 8a

Interesatuek izenematea zabalik dute bi webgunetan – 'www.lanbide.net' eta 'www.redtrabaja.es'– hilaren 15era arte. Eskaintza publikoaren gaineko zalantzak argitzeko 943 03 77 00 telefonora dei daiteke.

Udalak langabeak kontratatzeko deialdi bi egin ditu: alde batetik, bost langile kontratatuko ditu INEMen laguntzarekin; eta beste alde batetik, 14 Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Askotariko arloak

INEMen eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin esparru askotariko langileak kontratatuko dituzte; besteak beste, herriaren mantenurako; turismo arlorako; gizarte zerbitzuen arlorako; kultura ondarea eta agiriak digitalizatzeko; eta ingurumenaren babesaren arlorako.
Kontratuak hiru, lau edo sei hilabetekoak izango dira, eta lanjardun osokoak. Eskaera egin dezakete langabean edo diru-sarrera bermatzeko errenta jasotzen dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak