Landa turismoaren etorkizuna aztertuko dute egubakoitzean, Arantzazun

Mireia Bikuña 2008ko maiatzaren 13a

Landa turismoaren etorkizuna mundu aldakor batean izeneko jardunaldia egingo dute Gandiaga Topagunean Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) antolatuta. Helburua da, "baserriko errenta turismoarekin osatzea" erabaki dutenen etorkizunaren gainean "hausnarketa egin eta eztabaidatzea".

Landa-turismo ezberdinak

Foru Aldundiko Landa Ingurumeneko diputatu Rafael Uribarrenek egingo du hasiera ekitaldia. Ondoren, 45 minutuko bi hitzaldi egingo dituzte. Kafe orduaren ondoren, Frantzia, Suitza, Katalunia eta Euskadiko landa turismoen ezberdintasunei buruz egingo dute berba. Bukatzeko, jardunaldiaren ondorioak aterako dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak