Mendiko lurraldeen lankidetza eta garapenerako sektore anitzeko europar elkartea da Euromontana, eta bertan biltzen dira kontinente osoko 18 herrialdetako 72 erakunde, tartean Eusko Jaurlaritza, eta iaz ezkero Gipuzkoako Foru Aldundia.
Elkartearen urteroko kongresua Arantzazun ari dira burutzen, eta bertan, Europako mendien balio erantsia izango dute hizpide: landa guneak bizirik mantentzeak dakartzan onurak, hain zuzen ere.
Europa osotik etorritako 200 ordezkari inguruk hartuko dute gaur eta bihar kongresuan, eta hainbat izango dira hitzaldi, mahai inguru eta iritzi trukaketak. Kongresutik ateratako ondorioak ez dira ezerezean geratuko. Hala, garrantzitsua izango da etorkizuneko nekazal politikarako. Gauzak horrela, Europar Batzordearen Nekazaritza eta Landa Garapen Zuzendaritza Orokorrak konferentzia babestu eta finantziatzen du.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren parte-hartzea
Gipuzkoako Foru Aldundiak berak, landa garapenaren inguruan abiarazitako proiektuak azalduko ditu kongresuan, besteak beste, Landagipuzkoa 32 ekimena. Hainbat aldarrikapen ere egingo ditu: batetik politika bateratua egin beharrean, lurralde bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartuko duen politika burutzea, eta bestetik., diru-laguntzak ekoizpenean diharduten lurjabeentzat izatea.
Inaugurazio ekitaldia
Gaur goizean egin duten kongresuaren inaugurazioan eta bertan egon dira Rafael Aldundiko Landa Garapenerako diputatua, Jose Luis Anda Elikagai Politika eta Industriarako sailburuordea, Euromonatako presidente Andre Marcon eta Lourdes Idoiaga Oñatiko alkatea.