Lanbusek ibilbide bakarra egingo du astelehenetik egubakoitzera; baina erabiltzaile askoko orduetan (goiza eta eguerdia) zerbitzu zuzenak egingo ditu enpresetaraino. Lanbusen helburua erabiltzaileak 15 minutu baino gutxiagotan etxera edo lantegira iristea da.
Geldiuneak
Lanbusen geldiuneak izango dira: Olakua, Euskadi etorbidea,Ulma Packaging, Ulma Construccion, Fagor Industrial, Ulma Piping eta Ulma Construccion Biltegia.
Enpresetako autobus zerbitzua doakoa izango da martxoan zehar.