LANA Kooperatibak 16 milioi euroko inbertsioa egin du Txekiako lantegi berrian. Hain zuzen ere, Txekiar Errepublika erdian dago kokatuta lantegia, Czech herrian. Merkatu estrategikotik gertu dago planta berria. Hala, kalitatezko lehengaiak baldintza onenetan lortzeko aukera izango duela iragarri dute.
Gainera, lantegi berrian, enkofraturarako hiru geruza dituen taularen produkzioa bikoiztea eta Europan daukan lidertza finkatu eta bermatzea dutela helburu adierazi dute. 2010erako, lanpostuak ere bikoizteko asmoa dute.
Lana kooperatiba
MCCko enpresa aitzindarietako bat da LANA Kooperatiba. 1961ean sortu zen eta Eraikuntzaren sektorera zuzendutako zuraren bigarren transformazioan espezializatuta dago. Alor horretan, LANA erreferentea da Europan bere produktuen eta irtenbideen berrikuntzagatik.