Maiatzaren 10ean egingo dute aurtengo Arrasate-Oñati lasterketa baina antolakuntzarako jendea behar du Laixanek. Aurreko ekitaldietan ere herritarren laguntzari esker antolatu du eta aurten ere jendea behar du bidekurtzeak edo kurbak zaintzeko, adibidez. Laguntza lortu ezean, bertan behera gelditu daiteke lasterketa.
Bilera zapatuan
Bestalde, Laixanek bizi duen egoerari eta etorkizunari buruz berba egiteko, bilera egingo du euskara elkarteak zapatuan, 11:00etan, Laixanen egoitzan. Aurrerantzean ere ekintzak antolatzeko, Laixan berpiztu beharra dago, auzolanera itzuliz, eta hori izango da bileraren ardatza.