Batzorde horretan erretiratuen interesekoak diren gaiak aztertzen direla-eta, sistematikoki hauetan egon gura dute LABeko erretiratuek, han hartzen diren erabakietan parte hartzeko.
Euren arabera, kritika eta kontrola egiteko eskubidea eta obligazioa dute herritarrek, eta hori da beren nahia.
Bien bitartean, alkateak dio Udal Gobernua beti egon dela kritikak eta proposamenak jasotzeko prest, legearen arabera lan batzordeak itxiak izan behar direla, baina ez dituela baztertzen komunikaziorako beste aukera batzuk.