LABen erretiratu taldeak salatu du Udal gobernuak Gizarte zerbitzuen batzordean egoten ez diela uzten

Julen Iriondo 2009ko urr. 16a, 16:16
Oñatiko LAB sindikatuaren erretiratuen taldeak bilkura egin du eguerdian salatzeko Udal Gobernuak eta Alkateak ukatu egiten dietela Gizarte Zerbitzuetako lan batzordean parte hartzeko aukera.

Batzorde horretan erretiratuen interesekoak diren gaiak aztertzen

 

direla-eta, sistematikoki hauetan egon gura dute LABeko erretiratuek, han hartzen diren erabakietan parte hartzeko.


Euren arabera, kritika eta kontrola egiteko eskubidea eta obligazioa dute herritarrek, eta hori da beren nahia.


Bien bitartean, alkateak dio Udal Gobernua beti egon dela kritikak eta proposamenak jasotzeko prest, legearen arabera lan batzordeak itxiak izan behar direla, baina ez dituela baztertzen komunikaziorako beste aukera batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak