Jaialdiak hainbat zati izango ditu; alde batetik,18:30ean hasita, 3 eta 11 urte arteko haurrendako ikuskizuna egingo du Anne, Monna, Oskola eta Karramarroi antzerki taldeak. Hain justu ere, Ino, ino, ino... badator Bonbardino antzezlana eskainiko dute Santa Marina plazan. Eguraldi txarra egiten badu, kultura etxean egingo dute saioa.
Beste alde batetik, gazteendako joko herrikoiak egingo dituzte, eta afari-merienda guztioendako. Musikak ere toki berezia izango du gaur ilunkaran, besteak beste, trikitilariak, DJa eta Oñatiko Underbridge taldearen emanaldia egongo dira.