Kurtiderixako etxeak eskuratzeko izenematea zabalik, hilaren 27ra arte

Mireia Bikuña 2008ko urr. 17a, 10:44
Otadui Zuhaiztia kaleko 12-A eta 12-B zenbakietan eman gabe geratu ziren etxe tasatuak eskuratzeko izenematea zabaldu du Udalak, eta eskaerak udal bulegoetan aurkez daitezke.. Bigarren zozketan, lehengoan eman gabe geratu ziren 12 etxebizitza tasatuak zozketatuko dituzte.

Bigarren zozketako oinarriak Gipuzkoako Aldizkaria Ofizialean argitaratu ziren urriaren 15ean. Hortaz, lehen zozketako baldintza berberak eskatuko zaizkie interesatuei. Alde batetik, 2007. urteko diru-sarrerak hartuko dituzte kontuan. Hain justu ere, 27.000 eta 54.165 euro arteko sarrerak izan beharko dute. Gainera, etxebizitzaren titular-kide guztien diru-sarrerak hartuko dituzte kontuan. Bestalde, Oñatin erroldatuta egotea ez da derrigorrean interesatuek bete beharreko baldintza.

Zozketa, lau kupotan

Zozketa egiterakoan 12 etxeak lau kupotan banatuko dituzte. Alde batetik, ezgaitasunen bat dutenen artean etxe bat zozketatuko dute; beste alde batetik, hiru seme-alaba edo gehiago dituztenen artean hiru etxe banatuko dituzte. Beste hiru etxe Etxebiden lau urtez edo gehiagoz izena emanda daudenen artean. Azkenik, gainerako etxe guztiak kupo orokorren zozketatuko dituzte. Dena den, kupo bakoitzean etxea lortzen ez dutenek, bigarren aukera izango dute kupo orokorrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak